futbolararirik onenak

Soldadutza (Eli)
"Razhid Alhamel nauzue eta zazpi urte besterik ez ditut, baina gobernuarentzat handia naiz, bai, handia, indartsua eta ausarta!

Afrikako hego-erdialdeko herri batean jaio nintzen 2000ko maitzak 3an.

Nire ama oso gazte zelarik behartu zuten haurdun geratzea, 14 urte zituen, orain sei anai-arreba gara eta txikienak ez da hilabetera iritsi oraindik.

Soldadua nuen aita, orain direla bi hilabete hilik agertu dena bataila kanpo haietariko batean, bai benetan pena... nik ez det pena asko sentitzen ez bainuen nire aita ia ezagutzen, beste askok bezela hil egiten den bat gehiago zen nire aita.

Soldadu izatea erabaki zuen, bere lurraldea defendatzea zen haren helburua , bere ideologia ez da batere nirearen antzekoa ezta urrutitik ikusita ere.

Sei urte eman ditu nire aita soldadutzan, zertarako? A zer nolako galdera nirea...

Nire egunak zenbaturik daude, datorren hilean, zehazki ekainak 15ean, soldadutzara naramate.

Lasai mundua, oso indartsua naiz eta ia ez det jan egiten ere, handia nahiz eta zazpi urte egin berri ditut baina benetan ausardi galantako mutila nauzue, izugarrizko gaitasuna daukat  kalashnikov horietako arma bat hartzeko eta ezagutzen ere ez dudan

pertsona bat, pertsona asko hil egiteko.

Nire lagunen zain nago ea noiz etorriko diren zain eta nolakoa den soldadutza kontatzeko irrikitan nago, badakit ez direla bueltatuko eta badakit soldadutza nolako izan daitekeen, baina honela pentsatuz, esperantza apur bat izanez, hobe sentitzen naiz.

Nire amarekin nahiago izaten dut egoera honetaz ez hitz egitea, oso gaizki pasatu du jada eta etorkizunean datorkiona ez dela asko hobetuko badakigu,  hemendik alde edo hil egin, beste irtenbiderik ezin dugu aurkitu.

Nire soldadutza egunak oso beltz eta ilunak ikusten ditut, egia esan ez ditut oso hurrun eta luzeak ikusten. Hurrun ezin ditut ikusi bueltan ditudalako, egun batzuk besterik ez dira falta, eta luzeak ez dira izango heriotza gertu sentitzen dudalako edo ala sentitu

nahi dudalako. Sufritzea badakit zer den, beti ama laguntzen saiatu nahiz, ezer asko lortu gabe eta 5 anai-arreba txikiek  ez dute asko laguntzen baina familiako kideak amona eta izeba batez ere gure ondoan daude beti laguntzeko prest  baina orain

izango dut aukera beste ikuspuntu batetik ikusteko sufrimendua, bakardadea sentitzeko, hotza eta beroa era gogor batean sentitzeko eta halako sentimendu eta sentsazio ezagunak beste modu batera bizitzeko aukera.

Pentsatuko duzue zergatik ez dut ezetz esaten eta soldadutzara ez joaten, baina nire amaren aurrean hil ez egitea besterik ez dut nahi, ezetz esatearekin ez dut ezer lortzen, behartuta eramango naute eta horrela ez bada hil egingo naute nire ama eta anai-

arreben aurrean.

Bukatzeko esan nahi, eskatzen eta desiratzen dudan azkenekoa,  ni eta nirekin doazen gazte guztiak azkeneko soldaduak izatea da.

Nahi duenak soldadutzara joan dezala baina ez gerra egitera edo gerran parte hartzera, baizik eta bakea lortzearen aldeko soldadutzara joatea."

Asmatutako historiatxo honekin batera salatu nahi izan dut errealitatean ematen den egoera hau, aintzinean esklabuak erabiltzen zituzten eran, erabiltzen dituzte pertsonak gaur ere gerrateetan eta ikaragarriena umeak horretara behartu egiten dituztela da.

Ume horiek esaten den bezela, jaio egiten  dira arma bat besoetan edukita eta gure gizarteko umeak berriz jaio egiten dira ogi barra bat besoetan edukita.

Oso gainetik ikusten dugu arazoa, gure arazoa ez denez gero ez gara asko arduratzen ahal den eran konpontzeko, egia da ez digutela hainbesteko konfiantza adierazten eman dezakegun laguntza hori eskeini ahal izateko. Telebistako iragarki askoetan ikusten dugu zenbait laguntza elkarteak, gure laguntza eta partaidetza esakatzen digutela, umeak apadrinatzeko eta diru laguntzak eskatzen dituzten iragarkiak izaten dira gehien bat. Iragarki hauek ikustean eta laguntzeko gaitasuna duzula ikusterakoan hori egin behar duzula sentitzen duzu baina pentsatzen hasten zarenean gauzak asko aldatu egiten dira, hau da, pentsatu momentu batez,  telebistan oraintxe bertan ikusitako iragarki bat diru laguntzak eskatzen dituena afrikako umeak eskolara joan ahal izateko, nolako izan daitekeen eta  burutik zer pasatzen zaizun. Nire burutik pasatu egin den lehenengo pentsamendua hori ikusterakoan, dirua bidali behar dudala izan da, baina geroxeago pentsatuz beste idei honekin topatu egin nahiz, " eta bidalitako dirua, benetan iritsiko da umeak eskolara joateko? edo, bidean norbaitek hartuko du bere poltsikorako? "

Galdera honen bidez azaldu nahi izan dut hasiera batean aipatutako deskonfiantza hura, benetan atzetik zer dagoen ezagutzen ez duzulako sortzen den deskonfiantza.

Nire ustez benetan fidatzekoak  badira, beste biderenbat bilatu beharko lukete hobe adierazteko benetan laguntzen ari direla edo guztion partaidetzaz baliatuz lagundu nahi dutela.

Comments